Buruak emoten ez dauanean

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2014ko abe. 23a, 20:59
Buruak emoten ez dauanean

Doinua: Goizuetan

Aste beteko atzerapena

da orain nire samina

zeozer pentsa ta ezin neutsan

atara bere mozkina

gauza txarra da egin beharra

eta burutu ezina

 

politika edo ekonomia

biak etozan ederto

baina ikusten neuzen ostera

ximel ta makal antzeko

ezin atondu ideia bat be

gero gogoz jarduteko

 

zenbait unetan ideiak datoz

edonola eta erruz

eta bestetan ez dator bat be

ez dakit nik noren erruz

pentsatu neban egitea be

arrautz prijutuei buruz

 

Azkenean be nola edo hala

behar da zerbait asmatu

ta arazoa birtute bihurtu

eta idazten tematu

lau seikogaz gaur nahikoa daukat

eta zuek konformatu

 

Guti Errez