uriola.eus

Gakoa Vatikanon omen

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: ETAren su-etenetik

Jonek aldegin orduko

garraztu zaigu akeita

ta pikoloek bakea

berriro zezaten teinka

asteleheneko razzia

Velascok nola ez bedeinka

lapurketa zilegi da

zenbaitentzako noizbehinka

Panorama honen erdian

Ortuzar kexu, aieika

sarekaden festarako

ez diote egin dei ta

...ta bitartean Urkullu

Aita Santuari deika

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa