Doinua: Ta Galtzaundi
POTOJORRAN, POTOJORRAN, HAUTESKUNDEAK BOTOJORRAN
Agintzeko beti prest
dago Alderdia
poltronarako egina
dugu ipurdia.
Erdiak txin-txina du
Jainko ta egia
diru-lege zaharra
da beste erdia!
SABIN-ETXE, SABIN-ETXE, GEHIAGO DIRUDI BANKETXE
Patxi Lopez ta Idoia
bikote mundiala
Madrildik itzuli da
plan on bat daukala
Nahiz sozialismoa den
lehengoaren itzala
San FEDEralismoak
salbatu gaitzala!!
SOSOLISTO, SOSOLISTO, LARROSAK BANATU TA LISTO
(Doinua: PPren ereserkia)
Bil-ba-o, se escribe con B…
Ge-no-ba, lo escribo con B…
Bar-ce-nas, me escribe en B…
¡La caja B!
(Doinua: Ta Galtzaundi)
HALA P-P, HALA P-P, ESPAINIA BIHURTU DA LEPE
Gipuzkoa bihurtu da
infernu fiskala,
Donostiak ematen du
Ederrago dala.
Bilbao Bilbo bihurtu
baietz berehala,
Puppy euskal artzain batek
ordezka dezala!
ATEZ ATE, ATEZ ATE, BILDU ZABORRA TA BASTANTE
Podemos-Ahal dugu
saltsan plisti-plasta
Koletak dakar soka
eta arrakasta.
Gora herri librea!
Errekara Kasta!
Herriak esango du
Grezian lez BASTA!
BOZKA SORTA, BOZKA SORTA, GEROKOAK EZ DU INPORTA