Campanades a Morts

GASTEIZ 1976-03-03 Doinua: "Trabukorenak"

Franko hil eta, hurrengo urtean

martxoak zituen hiru

Jaun Herioren gerla txakurrek

Gasteiz hartu eben gatibu

Euskal Herria, nazio artea

inpotentzian testigu.

 

Denbora luzez, borroka latzez

langileek zioten eutsi

eredugarri zen batasunez

bazter denak inarrausi

han ez zegoen sindikaturik

Asanblada zen nagusi.

 

Inperioko jauntxo hoientzat

egoera zen insano

ahaztuezina behar zen zigorra

planeatzen mano- mano

Fraga Iribarne, Martin Villa ta

jenerala zen Campano.

 

Harro ozenki esaten zuten

"bukatu da frankismoa"

baina zein garbi ikusi gendun

betiko hauen asmoa:

<demokrazia> lege bihurtzen

estatu terrorismoa!

 

Loretzen hasi ziren kimuak

behar zirenez idortu,

etorkizuna eta ametsak

behar zirenez zigortu

gupida gabe, balaz josirik

utzi zituzten bost gorpu.

 

Armadakoen arrazoi ezak

beti dakar malerusa

gerla jauntxoek hedatu zuten

izua ta zukurutza...

bost hildako ta ehunka zauritu

triskantza, polbora-hautsa!

 

Kriminal haien oinordekoek

sorturik hainbat enredo

bestelakotu egin gaituzte,

bihurtu euren bezero...

hiltzaile zaharrak eredu dira

eta biktimak borrero.