Txapel bahituarena

Doinua: Pasaiako herritik

Bilbon inauteriak
ospatzen zirela,
Bilbo Rocken izan zen
lehia bat itzela.
Kopla txiki ederrak
aitzaki bezela,
ordutik falta zaigu
etxean txapela.

Txapel historikoa
zen gure etxean,
Urretxun behin jantzia
ezuste betean.
Hori zen bi mila ta
zazpigarrenean,
ordutik etxean zen
geure apalean.

Koplilla txapelketa
harturik aitzaki,
Botojorran genbiltzan
joan zenak daki.
Bilduko eleduna
burusoila izaki,
txapela hartu zigun
damutu naiz aski.

Gure txapelarekin
txapeldun atera,
bi mila zazpikoa
galtzeaz batera.
Emazteak esan dit
"orain non ote da?"
zoaz Morgara igoal
hori galdetzera.

Txapel bahituaren
historia horra,
geure apal apalean
eragin du zorra.
Bildukoak merezi
du buruan borra,
fidatu nintzen eta
beharko dut izorra.

Alferrik egingo dut
beraz orain negar,
hainbeste lapur klase
dabil Bilbon zehar.
Buruz eskasa denak
hainbeste ezbehar
inoren txapelakin
mozorrotu behar.