Deustuko Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2015ko mar. 10a, 19:56
Doinua: Espainian behera (10eko txikia)

 

Negua pasa dugu

ia euripean

bi hilabete luze

ahateak antzean

eguzkia atera

zaigu azkenean

denok berpiztu gara

hura ikustean

hobe! Deustuko jaiak

dauzkagu aurrean

 

Aktibitate pila

goizetik gauera

haur, gazte, heldu, zahar

nork bere aukera

azoka, mendi martxa,

kontziertoak gainera

bertso saioa ere

txosnekin batera

goza ezazu eta

erabili euskera

 

Udaberrian gaude

oraindik ez uda

baina jaien garaia

berriro heldu da

baztertu alperkeria,

baztertu logura

mugitu ipurdiak

apurtu klausura

zalantzarik ez izan

etorri Deustura

 

Deustu