Garai batean bezala
gaur ere zilipurdika:
batzuk herriaz oroitu
euskara bazter utzita,
besteak euskara maite
frantses-espainol hezita,
Xalbadorren pentsamena
datorkigu intzirika.
Zer da zurrumurru hori
ta nondik dator musika?
Herri bat dator arinka
ta euskaraz garrasika,
euskaldunok bizkortzeko
beharrezko dugun botika:
hori da Urepeletik
bor-bor datorren Korrika!
Altuna