Citizen Four

Bart arratsaldez ikusi nauen
Citizenfour pelikula
eta Estatu Batuek eiten
ei daurena ez da ahula
gure email ta elkarrizketa
guk inoz ez dakigula
grabatzen daurez eta baimenik
ez daure eukiten sekula.

Hain zuzen bere amerikarren
gobernua egun ta gauz
zelatatzen dauz hiritar danak
euren gogoaren arauz
zehatz mehatz hartzen dautsiez
hainbat esaldi ta perpaus
pendrive batera denak bildu ta
gero inok leiditan dauz.

Eta orduan pentsetan hasi
naz empatiko antzeko
zeinek egingo eban lan hori
nor zan hain zoritxarreko
hainbat bizitza hain ondo jakin
ta inor ez hurbileko
Premin handiya izan behar da
behar hori egiteko

Koitaduantzat behar eguna
oso luze behar da joan
Pilik kontatzen dautsola Emiri
dekola Paqui ondoan
kontuan hartu eizu koitaua
apur baten hurrengoan
eta mesedez goraintzik emon,
itaundu zelan dagoan.

Bere beharra ez da erreza
holaurik inok ez esan
egun osoan email leiditan
gaizto zantarren peskizan
zabaldu behar artxibo itsatsi
danak terrorismo ehizan
Pentsatu zenbat katutxo Power
Point ikusiko dauazan.

Kristauok behar dautsagu beti
lagundu alkarri  bihotzez
koitaduari zelan beharra
ibilten garan emonez
geure partetik gauzak erreztxu
egin beharko gendukez
Gaztiok “ese me se”-ak idatz
eizuez argi mesedez.

Nik esan gura neuana hamen
amaitu da nola-hala
koitadua han geratuko da
triste ta buru apala
nahiz esaneko danak ahaztuko
doguzan guk berehala
Pentsa eizue berak famili
bat be eukiko dauala