Maiatzaren hogeita lau
hor dugu heltzear ri-rau (berriz)
Peste ugari jasan izan dut
horrenbeste egun ta gau
dena mitin ta alarau...
uxatu naute ni nerau!
“Nik dut egia bakarra”
makal denen deiadarra (berriz)
“zuretzat lagun lortuko ditut
ilargi ta artizarra”
azkenean kaka-zaharra!
inor ez baita nitarra
Espainiatikan hurrupa
hautesleei erreguka (berriz)
guztiak dira sistema eta
daude anestesiatuta
pentsu merkez asetuta
ardi otzan bihurtuta!
Bildu, PSE, EAJ,
ta kristoren sigla-zopa (berriz)
guztiek dute mezu berdina
“hurbildu, botoa bota”
merkealdien azoka
dabilkigu ate-joka!
NABAI, Podemos ta PP
moderno zein errekete... (berriz)
Salgai dituzte, eros ditzagun
bozka-paper ta billete
ofertan direnak merke
redio! zenbat alkahuete!
Beti bozkarik onena
inoiz ematen ez dena (berriz)
ederto baten egiten dute
guztiek apaizarena:
eskatu bestearena
eta atxiki ahal dutena.
Apolo