uriola.eus

Ideia solte batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: Pello Joxepe

 

Egun hauetan gertatu denaz

egingo dizuet kronika

ta politikaz ta politikoz

doa lehenengo kritika

paktu garaian sartuta dago

herriko hainbat artista

zu kendu zaitez, han ni jartzeko

hori al da politika?

 

Lehenengo gaitik bigarrenera

Ta nola ez ba! Futbola

hau politika ere badela

gainera ez edonola

hereserkiari txistualdiak

erregeari bost axola

liga ta kopa, koroa, erregea

den dena da espainola

 

Ibilaldia izango dugu

hirugarren ta azkena

lanbide-eskola euskaratzea

ona da aurrerapena

publikoetan oso aspaldi

hau bera landu zutena

baina industri ta enpresetan

eraginik ez duena

 

 

Deustu

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

"Solte" diozu, ideiez baina
ez zabiltza itsumustu,
ez mingaina ta ez hatzak ere
ez zaizkizunez kamustu.
Bete betean asmatu duzu
esandakoez hain justu:
harimuturrik solte ez duzu
zuk bat bera utzi Deustu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa