uriola.eus

Biba Apolo! Biba bertsoa!

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: Aita izena

Durangon, Bilbon berdin Arrosan

bertso kantuen zaindari,

Bilbo Hirian ahots kritiko

ta Irratian esatari.

Potojorranen arima mater

patriarka eta gidari,

lagunen lagun etsaien etsai

beti euskararen gudari,

"Gugan bizi haiz ta ez haiz hilko"

kanta zaiogun udari!

 

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Apolo ezagutzeko zoria izan genuenok, bere izaera gogor eta goxo, zakar eta maitagarriaren berri badugu. Ez dugu berehalakoan ahaztuko.

Gainontzekoentzat, adibide argigarri bat badugu: Bilbo Hiria Irratiko lankideei eskuz idatzita sarrerako atearen atzekaldean utzi zien azpiko bertso honek balio dezake gure laguna gogoratu eta omentzeko. Hala zioen lankideei paratu zien karteleko bertsoak:

ADI!!

Furtxet, ganibet, plater, botila
baso, janariak ere
ekarri legez, kaguenlaputa
eraman, rau! osterabe
horrela inor ez gara izango
inoiz inoren mirabe...
eta araua hausten duena
utziko dut hortzik gabe!

APOLO
(In memoriam)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa