Ikasturte hasiera

Irailera helduta
betiko zartada
eguna laburtzen da
ta egin gozaga
zergaitia erreza
dogu beharbada
ikasturte barrian
hasi behar gara

 

Ilusino apur bat
badot nola-hala
urduritasun pixkat
batzutan zitala
gurean hau be ez da
erabat normala
berrogeta hamarretan
danok gagozala

 

Eskuak poltsikotan
karga arina ote
mingaina barriz aske
nahiz apur bat torpe
idatziko bagendu
kantuaren truke
estutxe barria be
eroango geunke

 

Urte ona egitea
da gure desira
talentu sobranteak
atara argira
ikasturte amaierak
badauka diztira
ekainean eukiko
dogu errebalida 

 

Poto egingo dogu
hainbat eratara
Potojorran gara-ta
zalantzarik bada
zertxobait esan barik
baina ezin laga
etorko ez diranez
akordako gara