Bizkaiko txapelketara bai?

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola

2016an eskualdekako txapelketak ezabatu eta Bizkaiko txapelketa abiatuko omen da zuzenean. Potojorranen parte hartzeko deia jaso dugu, baita hortaz hausnarketatxoa egin ere. Doinua: Bizkaiko aberatsak

Bizkaiko txapelketa

dator ate joka,

estutzen hasi zaigu

lepo bueltan soka.

“Aurkeztuko al gaitunk?”

toka edo noka

Potojorran barruan

zelako borroka:

geure buruarekin

gabiltza mokoka.

 

Ez dago hain urruti

bi mila hamasei,

politago litzake

bi mila ta hogei…

Hego Uribe hil da

Bizkaia bizi lei…

esan behar diegu

entzuten daudenei:

Apolok egin digu

“hay que mejorar” dei.

 

Hobetu behar bada

daukagun nibela,

bistan dago gurekin

hain zaila ez dela.

Bertso geriatrikoan

dugu erregela:

txapelketa heltzen da

erreuma bezela,

urteak joan etorri

gogorrago dela.

 

Leaxpi