Iparralde

Oh, baserritxo!

 

Iparraldean ezbaia dago

antolamendua xede

askotxo daude herri elkargo

bakar-bakarraren alde

ta kontrakoa uste duena

ugari izanda ere

ba, bitxiena “Batera”-koak

prefetarekin bat daude

 

Arriskutsua izan daiteke

“Herri Elkargo” figura

batzuren ustez autonomia

jarriko zaie eskura

ta askorentzat figura hori

izan behar da helmuga

Frantzia estatua zentralista da

hori gauza seguru da

 

Hegoaldean hango kontuaz

ia ez gara jabetzen

hain zuzen ere egoera hau

salatu nahi nuen hemen

ez ezagunak hainbat gauzetan

ondo-ondoan bizi arren

lau eta hiru zazpi ez dela

aspaldi ikasi nuen

 

Deustu