Bilbo Hiria Irratiaren programazio aurkezpenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2015ko aza. 26a, 19:26

Irratiko sustatzaile eta esatari, Potojorraneko kide Apolo, gogoan izan zuten atzo, azaroak 25, irratiak ikasturte berrirako duen programazioaren aurkezpenean. Bertso batez gogoratu ere, Habanera doinuan.

 

Adinez nagusi, apain

"Bilbo Hiria"-ren lorea,

zuk emandako tonua

bere baitan du gordea;

"Ibaizabal" magazinak

mahi bat transgresorea;

POTTO bertsoan tenpluak

esatari dotorea;

"Asteburuan ze ingu"-k

bizizalean orea,

xamur ta zakar magiaz

zure txinpartan moldea,

euskaraz goza daiteke

zer nolako ohorea

uhinetan pintatua den

zure hitzen kolorea.