Bertso berriak, esatari hitzontziari jarriak

Doinua: Bilbo Hiria Irratiak ezin izango du gaur "Potto" bertso programarik aireratu.

Doinua: Anai-arrebak hementxe nator

 

Irrati lanak egitekotan

fitxaje urnietarra,

“Bilbo Hiria irratia”ren

“Potto-arduradun” bakarra

Baina bezperan busti egin zen

jantzi ez arren txamarra:

entzule bertso zalea dugu

pena damaigun bakarra.

 

Kafe Antzokiak bete berriak

ditu egun hogei urte,

gisa hortako esatariek

lagunduta…  ez dut uste.

Baietzak eta hitzak sarritan

eman ta jaten dituzte:

hauek ganora duten aldiko

euskal kostan lau elurte.

 

Hitzontzi hutsa bihurtzen baita

izan nahian esatari,

Carlton hotela bihur lezake

ri-rau Belengo atari.

Oihuka berdin ekingo dizu

edo bertso txar kantari,

zotz eskasokin ezin lan egin

nahiz izan errementari.

 

Bilbo Hiriak entzulegoa

du zintzoa ta fidela,

bere programa, egutegia,

eten ez dadin kordela.

Esataria da absentista

ta merezi du kartzela,

ofiziorako ez du balio

ta han saiatu daitela.