Gipuzkoako Bertsolari Finalean txistukada latza izan zen, aurten ere, Kutxa Fundazioko Antonio Campos Unai Agirreri zegokion saria banatzera joan zenean. Zer esan dexentea eman du gertaerak, bai sare sozialetan (ikusi Twitterren #GBT15 kutxabank traola kasu) edota ZuZeu agerkari digitalean kasurako. Gaurkotasun latza dute, oraindik ere, Jon Sarasuak 2011n gaiaz jarri koplek.
Fregauetan sartu, gauzak dotore esan eta askoren adierazi ezinak hitzetara ekartzea. Horixe eskatzen ahal zaio bertsolari on bati. Horregatik milesker Jon Sarasua, kopla hauengatik ere.