MARIJ…AI! DORPEEN GUNEA!
Sarrera agurra (Aburto): Entzun Aburto alkatea
gaur dagokit esatea:
Ai! torpe(e)ntzat zabalik da
Marijaiaren atea!
Aitorpena (Williams): Marijaiaren erantzuna:
Athleticen ikasten nabil, Lana beltz eginda, zenbakiak gorri
a zer nolako ohorea, sartua digute sekulako gola.
zuri gorri edo beltza den Kolore guztiak maite ditut baina
diruen kolorea? ez dirua baloi dabilen futbola.
Aitorpena (Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia): Marijaiaren erantzuna:
Euskal ez Eguraldi TeleBista gara Zikloi, antizikloi, itsas gora-behera,
Aizpuru ta Ana Urrutiak, ai zenbat algara! euria, eguzkia, elurra, txingorra.
Futbola ta pelota egun eta gaba Goenkale hilda ETB ikustea
Asko harritzen gara ikuslerik bada. da penitentzia benetan gogorra!
Aitorpena (Urkullu): Marijaiaren erantzuna:
Krisia eta lantua Hemen Anjel Alkain ta Olasagasti
eta Ajuria Enean meza santua: Espainian euren Kaltzadan Txikito,
zalantzan daukat kontua Jai giroan neu naiz Lehendakaria
barre egitea mortala al den pekatua?! Beldur barik barre egin, Iñigito!
Aitorpena (Begoñako Ama): Marijaiaren erantzuna:
Aratuzte, Aste Na(g)usi, Gazteak ez gara Begoñara igotzen
sexu, drogaz busti aldatza benetan pikoa delako
Amatxuk ez du bisitan zeu txozna-gunera zatoz parrandara
gazterik ikusi. baietz txoko on bat topa zuretzako.
Aitorpena (David Bowie): Marijaiaren erantzuna:
Bilboko “Brixton Far” auzoko sozio Esperantza ez dut nik sekula galtzen
Hil aurretik izar, gaur konstelazio… David Bowie entzun, arretaz, maitea
Zin egina nuen, eskaintzea hemen BBK Live dugu Kobetamendin ta
Gutxienez bi show, a long time ago handik gertu dago zeruko atea.
Baina keba, joan zait aukera,
Eta hola, galdu dut kontrola.
Irteera agurra (Aburto): Ana, Begoña, Iñaki,
Bowie ta Urkullu noski:
Bilbo munduko hiriburu
dela Jaiak ondo daki!
POTOJORRAN BERTSO ESKOLA
Doinuak: Pastorala (Aburto), Marijaia (idem), Athleticen ereserkia (Williams), Elurra teilatuan (A.Aizpuru eta A.Urrutia), Begoñako Andra Mari (idem), The man who sold the world (D.Bowie)