Irri gorrian, "Hiri Gorrian"

Doinua: Lurrarenpean sar nindaiteke moldatua

 

Hirigorrian irratsaioan

paparra bete-beterik,

gure Barandi bertso txapeldun

aurkeztu dute beste bik.

Irratiaren alde honetan

zegoen hainbat aurpegik

ez zuen uste berehalakoan

holakorik entzuterik:

"POTROJORRAN da zuen eskola"

ta entzun dut "ai ene!" nik

zorionean gure eskolan

badago eta besterik...

ez daukazue hona etorri

eta ikusi besterik.

 

ZALDUNA