Bi mila eta hamabia zen
martxoak zituen hogei,
a ze sorpresa eman zenigun
bilbotar ta zarauztarrei.
"Mauri hil dela" errepikatuz
inguruko sinesgaitzei,
zure errima progresiboak
errepikaezinak ei,
ta hala zela ulertzea zor
diegu azken lau urteei.
Leaxpi