Doinua: Habanera.
Zorionak, Ainhoa guapa
eta musu handi bana,
emakume aparta zara
jatorra eta naturala
soinuaz eta kantatzen
ere ez zara makala
zure irrifartxo horrekin
pozten gara berehala.
Falta zaizkigun lagunek
nahiko luketen bezala
altxa dezagun kopia
eta penak bazter laga
zu maitatzeko arrazoia
uste dut badakidala
denok miresten duguna:
zure bihotz handi zabala.
ARGUIA
Doinua: Habanera
Bertsolaritzaz aparte
baduzu zuk non emona
irrifar maltzur batekin
banatzean zoriona
begirada distiratsu
Bilbo Kantarin Madonna
ardozale, lagunzale,
parrandetako "amoña",
sorgin gehienak bezala
ez zaitugu zu lar ona
zuretzat omenaldiak
ekarri gaitu gaur hona
gaudenak ta ez daudenak
adieraziz esker ona
sasi guztien gainetik
zarelako bai pertsona!!
MAIUSKULAZ
Doinua: Habanera
Marisorgina, laguna
ta gaijartzaile abila
arreba, ama, itzaina
melodiaren ezkila
Potojorran "alma mater"
legami ta perrexila
Apolok ongi zioen
"Ai, umm, jo, ze marabila!"
zorionekoak gara
Ainhoa bertso koadrila
nola ez zara ba izango
Jon Maian amets ixila!
laztandu nahi genizuke
goxo belarri-gingila
Zorionak! urte askoan!
zuretzako muxu pila!
BASAJAUN
Neurria: seiko txikia
Zorionak Ainhoa
gidari duguna
gaurkoan kaña eman
Barandi laguna
batzuk eta besteak
gozatu eguna (bis).
DEUSTU