1)
Otxandion pikurik
inoiz heldu ezta,
auzo bazter honetan
gaur dugula festa,
Mundutik urrun dago
nabaria kezka.
Ze auzo mota den hau
jendeak galdezka
MEKOLETA, MEKOLETA,
ZURE GAINEKO BERRIKETA (BIS)
2)
Irratian sartzeko
baldintza bat dala,
ez da eskatzen, behintzat,
jende txit kabala,
irratia anitza
benetan zabala
ezinbestez behar da
abizen Zabala.
MEKOLETA, MEKOLETA,
ABIZENEKIN SUSMOKETA (BIS)
3)
Urkiolatik hasita
oinezko bidea
Mekoleta izan da
haientzat xedea
"locus" bukolikoa
dena da berdea,
bakarrik etorrita
zergatik, ordea?!
MEKOLETA, MEKOLETA,
ISOLATZEKO DA GORDETA (BIS)
4)
Ibon edota Josu
tekniko serio,
elkar ulertu behar
bestela adio
haien bitartekari
jarrita propio
erdi frailea dugu
On Monasterio
MEKOLETA, MEKOLETA,
JENDE ASKOREN TOPAKETA (BIS)
5)
Haizeak zelan duen
hainbat usain mikatz
Apolo ta Mieltxo
denontzat aberats
lautada bihurturik
milakatxo aldatz
haien izpiritua
izan bedi ardatz
MEKOLETA, MEKOLETA,
BATZUK GOIZEGI URRUNDUTA (BIS)
6)
Irratian zerutik
gauzak ez emonak
saio asko eginez
eder eta onak.
Kolaboratzaileek
dituztela sonak
jaso merezitako
denon ZORIONAK!
MEKOLETA, MEKOLETA,
GEHIKETA DUGU, EZ KENKETA (BIS)
Egilea: Josemi