Dispertsioaz, Rennesetik

Arazo zaharrari bertso berriak. Doinua: Erreguetan

Asteburuak askorentzako

betetzen dira bisitaz

kotxea hartu ta Rennesera

abiatu gara pis-pas.

Azken orduko ezuste edo

ezer ez bada txiripaz

gure laguna ikusi eta

besarkatzeko irrikaz.

 

Dispertsioak ekarri digu

hamaika bide luze txar

gauez gidatu beharra sarri

bide eskasetan zehar.

Dauden lekuan egonda ere

ez da zertan esan behar

beraientzako maitasun asko

daukagula ematear.

 

Egonagatik gure herritik

eta gugandik aparte

beraien berba ta irriparrek

zerbait berria dakarte.

Bardin Alcala, Avila, Rennes,

Fleuri edo Alicante

gure bidaia ez da amaituko

denak etxeratu arte.

 

Rohazonen, 2016-VI-3

ZALDUNA