Barikuan izan zen
Bilbon “Shopping Night”-a,
dendak gauerdia-arte
zeunden irekita.
Edozer erosteko
aukera polita
baina zalantza daukat
hura ikusita:
langileak ta loak
noizko dute zita?
Abenduan ere bai
“Black Friday” izan zen
opariak erosteko
Gabonak baino lehen.
Kanpoko ohiturak,
yankeak hain zuzen,
baina errotzen dira
oso erraz hemen;
bitartean gureak
non dira geratzen?
Merkataritzak dakar
hiriari bizitza
ordutegiarekin
ezbaian gabiltza.
Batean salmenta da
bestean lan baldintza
auskalo zein izango
liskarren emaitza.
Kontsumitzaileok be
badaukagu giltza
Kontsumitzaile legez
hau dut esateko:
nahiko denbora dela
zeozer erosteko.
Gaueko hamaiketan
ez naiz ibiliko
gantzontziloak erosten
zoroak antzeko.
Nire lagun zaharrekin
poteoan hobeto
Deustu