Azaleko poz

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko eka. 16a, 09:34
Doinua: Eguzkiak jotzen du goia

"Legeztatuak Bildu ta Sortu"

gogoan dut aspalditik...

...gaur Urquijoren helegiteak

dabiltza zakarrontzitik...

...Iruñar umeek ez dira joango

erdara hutsean mihitik...

baina dudatan nago berriok

zenbat duten pozgarritik

Berriro ere gandorra digu

erakutsi Madril Cityk

garbi utziaz burujabetzan

badugula defizitik:

Adierazgarri samarra dela

pentsatu dut lehenbizitik

konponbideak heldu izana

Auzitegi Nagusitik