Irlandara oporretan

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko abu. 13a, 00:51
Hona hemen zenbat gogoeta, bidien hasi orduko

BERBAURREA
 
Kaixo pottokok eta pottokak.
Egiye garbi esateko, ideie arinau ni eukinda negoan baie Josebaren akuiluari esker gauzatuko dot. Hau da, bidai honek Uriolan bertso batzuk iminteko paradea emoten dauala; eta zegozer ezberdine eiteko be.
Lalengo momentuen kantsazinoak, barrikuntzak eta alperreriyek ez osten itziten eiten, baie oin bai: oin ingo dot.
Beraz hasikinetarik hasi gaitezan polito-polito.
 
Aurtengo uda polit-polita
ez jatortan haseratik.
Norabidea aldatu behar
neuen zer dala ta ez dakit.
Irlandaraino etorri baietz
ebatzi nauen kolpetik;
ia alegiek zemet dekien
guzurretik ta egitik.
 
Bidai luziek antolatzeko
denbora behar jakine!
Astelehenean ez neukon argi
zein litzaken ahalegine,
martitzenean hasi nentzen ba
ikusten argi pitine...
Eguazteneko eguerdian
hartu neuen hegazkine.   

Eta hona hemen lalengo egunari jagokona.