LALENGO EGUNE

Bidaiaren zerak, eta lalengo aukerak. Nire afarie

Arratsaldeko seiretan edo heldu nentzen Dublingo aireportura. Hegazkinetik urten, tunela pasa, karradera batera iritsi eta zelan jende guztiyek ezkerretara joien neuk be haruntza jo nauen. Dan-dana primeran joien, jendea arin ibilian, urteerara azkar ailegatuko gentzezala emoten auen... Eta bat-batien ardiek merkature sartzen diezan bezalaxe, jende saldo handiye ilerak iteko. Ilera bakotxak lehiatil banatan amaitzen zan eta bertan dokumntue erakutsi behar.
Ondoren maletak hartu beharreko lekure abiatu gentzezan, eta hor hogei minututen itxaron eta gero urten eurien. Itxaronaldi horretan bost usurbildar ezetu neuen, koadrilan etorriyek Dublin ikusten ei.
 
Taxia hartu eta
etxerantza azkar
Bed & Brekfast bat neukon
hartuta ta ez zan lar
eta hortxe hain zuzen
ezagutu behar
lalengo irlandarra
jatorriz brasildar
 
Logela hartan kokatu
behar neuan gisan
eta jarraian hasi
afari peskizan
oilaskoa curryaz
ekarteko esan
behintzat egune ez zan
Gaelikoa izan