Goizien goizik jagi nentzen, baie bederatziyek arte edo ez nauen urten etxetik. Eta oinez abiatu nentzen Dublingo erdigunera. Bidie erabat laue zan, beraz pasiera luzie baino ez zan izen. Dublin hirie erreka batek erdibitzen dau. Errekea potoloa da, ez da Kadagua baino apur bet handiyagoa, ezta Erandion be. Hegoaldean eskuin aldea dana, eta Iparraldean ezkerra, alderik turistikoena da. Nolabait esateko bertoko alde zaharra, baie gure alde zaharrakaz konparatute zerikusirik ez deko. Eraikin duztiyek XIX mendeko amaierakoak emoten deurie, barriyagoak emoten ez deurienean.
Hala ta guztiz, kaleak txikertxuek edo direz eta norabide edo errail biko kaliek oso gutxi dira. Bestealdetik Trafiko Kanpainek pasozebratik pasa behar dala kejeko direz gurien, baie hamen holango kanpainarik egin daurenik be ez dau emoten. Jende guztiyek zahar zein gazte, itsu zein gor, sinestun zein fedebako gura dauen lekutik zeharkatzen dau kalie ezelau ardure barik. Jendea batetik bestera iblitzen da hiri modernoetan ibili ohi dan moduan.
Europa danez hameko aldea
ezberdina da denpora
egunsentien hasi beharra
ta luzau egun osora
bazkariye be hamabiyetan
jarrita mahaian ondora
marianito ordua beraz
hamarretan hasiko da
Hiriburutan dirua beti
mugidu ohi da oparo,
ta dirudunak gastatu ohi dau,
pobreak arren gehiago.
Itxura danez gastatu ezik
ekonomia akabo
eta dirua non gastatua
hemen be edonon dago.