HIRUGARREN EGUNE

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko abu. 14a, 14:19
Irlandako herri txikiye Cairlinn

Atzoko egunez une baten, beno benetan ordu erditik gora izen zan, turismo bulegoan egon nentzen, etabertako langileak hartu ninduan. Rosemary, adin bateko andrea, atsegine, errubiye eta antiojodune. Atsegine benetan, zelan egin behar nauen hurrengo egunien egin gura nauzenak eiteko itaundu, eta berak in ostezan in beharreko dustiyek. Beraz bariku goizien Crumlinetik urten neuen, (holango izena eukon eta ni egoneko auzoak), eta autobusez ailega nentzen gaua pasa behar neban herrira: Cairlinn (Carlingford).
 
Busa hamarretan hartu neban da
ia behar neban gogaitu
baserri asko autobusetik 
neuzan handik ikuskatu
Dundalken geldituta
gosariye hartu ta
nire bidaian jarraitu
hasi bidaia hamarretan ta
ordu batean amaitu 
 
Dundalk hori Dublinetik iparraldera dago. Eta diotenez Cuchulainn heroiaren jaioterrie izin zan. Bertan nire lehenengo irlandar gosariye hartu neuen: tea, hirugiharrea, saltxitxa, patata tostada moduko bat eta buzkantza.
Azkenik Cairlinn herrire iritsi nentzen.

Cairlinn herria jakiterako
Carlinford da ingelesez
herri txikiya erreka ondoan
itsasoak jo lei artez
bi gaztelu badeko
ta dorre bat antzeko
eginda harlandu arrez
kanpoko itxura beldurgarriya
baina barrutik ezer bez
 
Berez nahiko herri turistikoa da, mile bat biztanle, dozena erdi bat pub, hizpalau jatetxe txinoa eta italianoa kontauta, eta eraikin alturik bat bera bez.
Barikua denez, inguruko gazteriye... (gibelak alkohola edateko emoten dauan bitartean), bertara biltzen da eta ordu txikitan be kantu eta intziri ibili direz.