LAUGARREN EGUNE

Cairlingo baserriak eta basoak. Bertako antzineko baserria

Gaurko egune zapatue da, eguzkiyek urten gure dauela emoten dau eta egun osoa pasatu behar dodanez hamen gauzek patxaraz pentseu neikez. Goizien pasierea ein dot erreka ondotik ostrak hazten dauren fabrika bateraino. Landetxe asko dauz, batzuk politek besteak balekoak, batzuk pisu bikoak bestiek bakarrekoak. Antzineko batzuk be badira, barriztute eta ondo apaindute baie txiker-txikerrak. Garagar alor pare bat be ikusi neuen, ondino uzta jaso barik, eta egunokaz izan dogun eguraldiyagaz ez dot pentsetan hain arin egingo daurenik. Portzierto, garagarra uztailaren hasieran jasotzen da Nafarroan, ezta?
Armozue ederra izin da, bazkariye arinaue eta afariye be ederra. Jendiagaz berbetan saiatzen naz baie honeek ez dakie zer dan "erreginaren ingelesa", ziur nago Irlandako ondarrutarak direzala.
Arratsaldien mendire jo dot. Eguraldiye lainotu de, ez dau euririk bota, baie freskurea ederra izin de. Nonbaiten, leku historikotzat deukiez "gosete handiaren" aurreko baserri baten hondakinak. Ondo pentsaute, leku ederrean dago: mendialdean, inguruko harresiak nahiko ondo kontserbaute dagoz, eta baserrian egiturie ondo atzematen da. Penea da barruko guztiye sasiyek hartuta dagoala.
Gauerako itzuli naz. Nire arroparik onena jantzi eta tabenetara joan naz. Lau pinta guinness edan dodaz, hiru tabernetan egon naz Eta ordu baterako lotara osta be... Ala ozta-ozta be, kalien lotu dan burrundarie kontuen hartute. Martxie nire ustez gaueko bederatziyetan edo hasi de. Ordu batien musikie kendu eta  hasi zarratzen tabernak. Hain denbora laburre badekie, normala da kriston giroa izitea. Guk zortzi orduten eiten doguna, eurek lautan egin behar daurie-ta.
Taberna bitan zuzeneko musikie egoan.
 
Tabernak dauz herrionetan
ia-ia parez pare,
zuzeneko musikea
guztietan hala be.
Animetan dau jendea
ibilten lotsa gabe...
ta mozkorrek betiko lez
mozkor emoten daure
 
Jende asko dau tabernan
ondo pasatzeko asmoz
batzuk berba ta bestiek
kantetan daure gogoz.
Musikarik ez balego
legoke hainbeste poz?
Musikak animatzen dauz
ala animauta datoz?