Domekea eta aspaldiko partez ajiaz intzarri naz. Ezkerrak ure gelan dagoala, eta Irlandako ure nahiko ona dala. Polito edan dot eta barriro be lotara. Atzo, herrian sarreran, herriko pub-ik zaharrena inoan bat ikusi neuen. Ganera gosariye egun osoan zehar emoten eurela esaten dau kartelak. Beraz barrure sartu naz eta gosaldu ahal neuen itaundu. Baietz, baie lalengoz pagetako eta gerokoak gero. Paga dot. Barrure sartzeko esan dostie. Barrure sartu naz. Lekuek itxura txarra deuko. Lurrean ur lohiek be badauz. Eskileretatik behera segitako dinostie. Arku batetik behera sartzen naz eta hara non gazteluaren barruan sartu naz.
Non nengoan eta nogaz konturatu nazanien hor hasi naz flipetan. Zerbitzariek ez ostien ezer be esaten, eta esaten baostien ez neutsen ostirik pe entelegatzen. Barruen hogei bat morrozkodagoz, batzuk atzoko parrandan ikusi nauzen, bestiez ez nentzen fijau. Danak eserita ahal ziran leku gehienetan. Danak gosaria itxoiten, gehienak ixilik. Ni erdi-erdian. Azkanien gosariek ekarten hasi direz eta gustientzako nitzako izan ezik. Bueno, txanda kontue izin da. Gero niri be ekarri dostie. Hori bai niri ekarri dostienerako beste guztiyek amaitute egozan eta atetik alde egiten. Gosariye honako hau zan: kikara bat te, saltxitxa bi bata zuriye eta bestie beltza, buzkantza xerra bi, hirugiharre zati batzuk (nire ustez giharra zan, baie beno), arraultz errebuelto pare bat, hiru ogi xerra, indaba zuri batzuk eta tomate erdia laban. Gosaldu dot eta kalera barriz.
Egune nahiko tristie egon da, lainotue, sirimiri meharraz.
Euskal Herriyan dinorien lez
euriya daukagu di-da
Baina aurtengo udan ez dago
iminterik eguzkira
berotasune dala-ta behar
da kaletik erretira
aurten udako euri guztiya
Irlandara etorri da
Gauera arte ezerezean egon naz. Biyer Dublina,eta gero Galwayre.