SEIGARREN EGUNE

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko abu. 16a, 23:21
Bidean bidaia bidaiatu neuen. Lapikoa zuhaitz azpian iratxoentzako.

Goizeko zazpietako

zuzen jagi nentzen

hogei minutu pasa

ta jardun gosaltzen

handik urten baino lehen

agur esan neutsen

goizeko zortzietan

Dublinera zuzen

 

Ordupare batean

heldu Dublinera

eta hurbildu nentzen

Tourism Office-ra

kontau zer gure nauen

gutxi gorabehera

ta bertan egin osten

Galwayko erreserba

 

Autobus zuzena hartu

ei da azkarragoa

behin be gelditu barik

autopistaz doa

paisaia polita da

ezin berdeagoa

autobusean egin

nauen biyagoa

 

Galway-n arratsaldean

jende asko dantzan

batzuk goizetik eta

egonda hondartzan

beste batzuk hasita

iluntzeko martxan

Guinness-a hartu neuan

Galwayko hondartzan