ZAZPIGARREN EGUNE

Gaillimh itsasoz eta lehorrez. Bertako baserrie laztozko teilatue eta guzti

Gaurko egune eguzkitsue izen da. Beno, egiya esateko hau idazten diardudanean euriye da kalien eta ez dakit biyerko atertuko dauen. Parteak eguraldi makurre datorrela ei dino. Bardin de, gaur eguzkitsue izin dogu Gaillimh (Galway) parte honetan.

 

Gaillimh hau dogu turistikoa

hondartzako abaroa

alde barria badeko eta

bardin be alde zaharragoa

jende ugari hona etorten da

pasetan udako aroa

Mundaka antzeko lekua izin lei

baina askoz handiyagoa

 

eguna gendun eguskitsue

ezin gentzezan aspertu

hondartza aldera hurbildu eta

hor jendeagaz suspertu

itsasoaren barruan batzuk

bainatzen dira agertu

hamasei gradu ei eukon urak

kongelazinotik gertu

 

Arratsaldean hirigunean

egina dot gaur bisita

oinezko aldea jarria deko

horren dotore jarrita

arratsaldeko giroa deko

bizia eta polita

Usurbildarrak halabeharrez

hor daukadaz ikusita.