Gaurko egune euritsu argitu de. Eta ganera lavanderiara joan behar nentzen, beraz nire praka motzakaz bertara joan naz eta Gaillimhen ibili naz naz goizean zehar, euripean.
Arrastien atertu dau eta "An Gorta Mór" Gosete handia zeneko gertakari historikoari egindako monumentoan egon naz. Hunkigarriya da, baie Dublinen dagoana are hunkigarriyagoa.
Mila zortzi ehun berrogeita bost gogoratzeko urtea
patata uztak jaso ei eban izugarrizko kaltea
hurrengo urteetan pasatu euren kristolako gosetea.
Hango urtean patata danak jaso eurien ikatza
hostoa erre fruitua galdu ta almazena txantxa
nekazariek ta familiek jaso euren gose latza
Padraic ta Mailik ta seme-alabak ez dekiela zer janik
herri osoa holantxi dabil patata danak galdurik
kanpoan gose handiya eta etxean barriz baraurik
Eta Londonen jakitun dagoz Irlandan dana jasota
ta jainkoaren zigorra dala dala Jainkoaren soka
sinestun danak ezin dau egin ezer Jainkoaren kontra
Seme-alabak jan dagiela Padraic-en eginkizuna
erregeari gariya ostu ta hori bada itauna
fusila hartuta ahozkatzen dau erregeak erantzuna
Indietara jo euren askok bizi barriaren bila
bi miloi lagun itsasoratu pobre eta gosekila
iritsi barik itsasoan hil ziran hamazazpi mila
Inglaterrako jabe zekenak bardin-bardin sorgortuta
Ameriketan indioek bere tragediak hunkituta
Choktaw txiroek lagundu eutsen euren ahotik kenduta
Urte hareetan gariak izan eban polito indarra
baina beragaz ezin lagundu inola be irlandarra
hau da txoriak gari artian gosiak egon beharra
Ehun ta hirurogei urte joan da ordudanik hona hegan
eta gosea errez konpon lei gaur be munduaren jiran
inperioak euren handian zelango txikiak diran
Garaiko famiia baten irudia
Egune amaitzeko usurbildarrakaz topo egin dot eta eurekaz afaldu dot.