Egune tristie argitu de, kontraesana zilegi bekit. Tristie eta lainotue, eta hara non Innismore-ra joatea erabagi dot. Innismore Aran uhartetarik handiena da, populatuena eta turismo gehien hartzen dauana. Orain dala gitxira arte bere kaleetan... hobeto bere kalean gaelikoa entzun eitekean, baina antza turistok ingelesa baino ez daroagunez, han be hasi da galtzen.
Uharteak ez deko apenas zuhaitzik. Etxe inguruetan batzuk dagoz, baie etxeguneetatik aparte bat bera bez. Uhartean harresiak dagoz: zenbatgure. Alorrak txikitxuak direz eta batez be zaldiak dagoz; gero behi batzuk ardiren bat... Eta aspaldi ikusteko gogue neukana ikusi dot: faisan bat bizirik. Kantuan ebilen, eta ondoko alorrean emie txita bategaz gitxienez. Beroni argazkiye ataretan saiatu naz, baie konturatu eta ostontzen zan.
Innismore irla ederto
dago itsaso ertzeko
haizeak beti joten dau baina
dago geldi antzeko
ta gaztea izateko
beste edonon hobeto
leku ederra bisitatzeko
baina ez bizitzeko
Gazteen eginkizuna
eguneroko jarduna
Ferrya itxaron ta antolatu
turisten eguna
nahiz bizibide txukuna
badeko alde iluna
Ferryak dakar bzia baina
ez bizitasuna