HAMARGARREN EGUNE

Azken gaue Dublinen. Izokinak harrapetako tramankulue Gaillimhen

Biyer Bilbora itzuliko naz, beraz gaurko egune Gaillimh-etik Dublinera joaten emon dot goizien behintzet. Gaillimh-en wgune erdi eguzkitsue egon da. Ia-ia penea emon dau handik joateak. Bidien, baina, Irlandako mila eta bat zelaien artien euriye hasi de, ta orain bai, orain ez, orain xirimiriye, orain afrontue eta gero abazuze, Dunlinera ailega naz.

Gaue non pasa ladez aurretik hitzartute neukon eta bertara abiatu naz. Barriro be hasi da euriye eta hal neuen moduen bertara joan naz. Bidien apretek laprast in dostie eta kriston hostiyakoa hartu joat belaunen. Kaguendioska hasi eta bertako tipo batek: "You need a hand?"

You need a hand? hor atara

hostiya hartu ta hara

oraintxe berton nik needodana

laprast ez egitea da

Azkenien  pisure erdi herrenka ailega naz eta deitu dot. Txinatarra da bertako arduradune. Gela erakutsi, komuna erakutsi, neska bigez partekatu behar dodala esan eta nire gauzatan utzi nau. Momentu baten komunera joan naz eta nesketako bat ikusi dot: bera be txinatarra, eta bera be oso gaztie... Ikeragarri gaztiye. Etxea barrutik... Ezer ez dago oso txukun, ezer ez dago oso garbi. Ikasleen pisu batean nagoala konturatu naz.

Arratsaldien apur bet pasiora urten dot eta gaueko bederatzitarako etxien nengoan. Beste txinatar bat ezberdine topa dot. Bai, aurrekoaren oso antzekoa baina beste bat izin de. Agurtu, beragaz para bat gauza aipatu eta gelara joan naz. Eta hortxe hasi da panoramie animetan.

Hamarretako oheratzeko

aukera neukon aparta

baina lagunak iritsi ziran

pisu barrure aldraka

txineraz berba egiten euren

miau-miau tarrapatataka

Hamabik arte hor egon ziran

jo eta ke zarataka

 

Hamabietan lokartu nentzen

logure nentzen benetan

ta bi orduten lo egin neuen

nire gelatxo haretan

ordu bietan txisara joan

igonda eskileretan

norbait egoan barru bainatzen

gaueko ordu bietan

 

Hango etxeko biztanleek antza

ez euren pasetan txarto

sukalderaino bajatu nentzen

lehengo neska topetako

itaundu neutsan zertan ebilan

ta orduen zertarako

esan ostanez hor zain egoan

pasieran urtetako

 

Lokartu nentzen ohean barriz

hori zan neure lekua

lo bat in nauen egunsentiak

in arte bere ikutua

isil-isilik bajatu nentzen

zelako basamortua

hortxe goizeko zazpietako

bertan zan bake santua