AZKEN EGUNE

Irlanda tristie dago nik alde egiten dodalako. Etxetik urten eta euriye, autobusera joan eta euriye, autobuse hamabost minutuen behin izin behar zan eta hogei emon dauz etorten. Gero beste geltoki batera iritsi gara eta autobuse aldatu behar izin dogu antza lehenengoa matxurauta egoalako. (Nire ustez ez ekian zelan egin nik alde egitea eragozteko). Tuatha De Dannan guztiyek negarretan dagoz, eta aireportureko bidean euren tristezia euri jasaren bitartez azaleratzen daure. Nik behintzat katarro itzela dakart.

Bueno, hegazkine hartu  ta Madrila etorri, eta gero Bilbora. Baina, zelan hegazkin bien arteko denporea oso justue izin dan maleta galdu dostie, eta ie biyer dakarsten.

Hamar gau ta hamaika egun

ta hamaika gosari on

Hamaika Guinness hainbat patata

saltxitxa bere edonon

hamaika kantu hamaika dantza

ta ikasteari emon

ta ingelesa jakin ezkero

hobeto behar zan egon

beste urte baten gehiau ta hobeto

zuek artean itxaron