Ikasturte berrirako prest

Doina: Uso zuria

 

Udako oporren usaña

Joan zaigu alajaina

Gu gogotsu gatoz baña

Bertso kantari aritu nahian

Beste urteetan aiña

Bete dezagun burua ideiez

Eta bertsoez mingaña.

 

Behin rutinaren sisteman

Sartuta ezin antzeman

Ia eguneroko deman

Bertsoak ate bat zabaltzen du

Orain kendu orain eman

Ostegunero egongo gara

Zai Iñakiren tabernan.

 

ZALDUNA