Bost urte dira jada
joanda atzeruntza,
amorruak barrutik
egiten du bultza.
Zena autogestio
ta antolakuntza
bihurtu zen eremu
hotza eta hutsa,
bota zigutenetik
lurrera Kukutza.
Rokodromo, areto,
hormako harriak
jendeak ilusioz
ta gogoz jarriak.
Elkar ditzagun indar
eta izerdiak
sor ditzagun eremu
aske ta berriak
eta ziur laguntzen
duela herriak.
SENDAGILE