Abstenitzear

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko urr. 24a, 10:07

Doinua: Itsasoari begira

 

Txapelketako zita daukagu

nire kasuan heltzear,

entrenamentu batzuk joan dira

Txakurton ta Iñakin zehar;

zapatua da egun ederra da

hiltzeko asko ez dut behar:

gu ez joanda ere bertsolaritzak

ez luke egingo negar:

ni ere nago Leioarako

zabuan abstenitzear.

 

LEAXPI