✗
Doinua: Lagundurikan denoi
Espainian berriro
presidente Raxoi,
harriduran nekea
sartzen zaigu danoi.
Nahiz eta aztoratu
ibai eta saroi,
hau ere pasako da
pazientzia, otoi:
Ibaizabaldik ihes
ez egin, ubarroi!
KEYNES