Sei bertsolari lehia bizian
Barandi hor zegoela
bere saioa, beti bezala
mundial eta itzela
puntuazioa atera eta
moskeatu nintzen bela
ze karanbolaz Malen ere bai
bidali zuten kalera
Apolok argi esango zuen
TONGO handia egon zela (bis)
Udaberriko fase haietan
Xuelto, Mikel ta Garrote
Potojorran-ek entrenatuta
doinu-erriman “a tope”
baina segituan denak kalera
hortan errua guk ote
autokriktika txikia ere
akaso egin behar genuke
entrenatzaile taldeak igoal
dimititu beharko luke (bis)
Ta hau esanda, orain banoa
aholku txikiarekin
destinatzaile argia dauka
arreta jarri, Txikitin
finalerdian lana daukazu
prestatu ondo eta fin
baina finalean nahi baduzu
egon zure kideekin
ba, aurrekoa kontuan hartuz
ez entrenatu gurekin (bis)
Deustu