Doinua: Iparragire abila dela
Zemendiyak bat Domu Santu da
jaia Erromako Elizan
eta kristauen eran bardintsu
ospatzen da Jaurlaritzan
Potojorran koadrila
Erromeri zibila
goiko mendizale gisan
Bilbon lotuta Pagasarrire
poz-pozik joan gintzezan
Ainhoak eta Marikarmenek
egin eurien jaramon
Joseba eta Guti Errez be
portatu zirian gizon
azkena zan Eneko
Ixorretar konpleto
bertaratu zan faraon
atxakia zan Eneko ez zala
inoz Pagasarrin egon
Hitzordurako lekua gendun
guk San Antongo zubia
bederatziak ordua eta
hortik gorantza bidia
San Adrian igaro
herena eginda dago
ta ez da harrokeria
Athletikeko tabernan dago
igoeraren erdia
Hasiera baten asfaltoa da
bidea oso-osorik
baina ondoren pistea hasi
barrerearen ondotik
hortxe dator aldatza
edonorentzat latza
ekin behar jako gogotik
Marikarmenek ta Gutierrezek
igo euren zelaietik
Azken zatian ehun bat metro
berez zirian malguak
danok batera egin genduzan
buzoieraino helduak
aterpean ondoan
armozua egoan
ogitarteko onduak
gora Bizkaiko Diputazioa
ta Ugaoko mokaduak
Elurtegiak ikusi eta
niskaloak topa di-da
hortik beherantza pinudietan
ezker eta eskubira
nori akordetan jako
esplikatu beharko
jotea Alonsotegira
luze jaitsita luze ibilita
heldu Gutiren herrira
Plaza zaharrera iritsi eta
kalkula ondo denpora
freskagarria ta oliba batzuk
sartu beharko altzora
ordu bietan busa
galtzea da txapuza
hobe ez eitea aproba
azken unean joan zirian
autobusean Bilbora
Ta erdietan edo horrela
zan autobusaren meta
nor bere etxera bazkaltzera ta
Eneko barriz lasterka
hartu behar kotxea
helmuga zan etxea
ta herria Ixorreta
biagoaren orduan egin
eban etxera buelta
Guti Errez