Iraultza prestatu ondoren
Sierra Maestran barrena
herriari eraginez
a zelako garaipena!
Azkar ezarri zenuen
lurren banaketarena,
analfabetismoari
jarri zenion azkena...
Agur eta betirarte
komandanteetan gorena
eman berri diguzuna
zure azken hasperena
teoria ta praxia
bat egin zenituena
zure jarduna izan da
diskurtsorik sakonena