1)
Neure gruan jezartzen naz
balitz lez aman magala,
jostagarriak baitira
gurpil, luma eta pala.
Eraikin zaharrak akatu
erdi kantuz trili-trala,
ni baino zoriontsuagorik
itsuak topa daiala.
2)
3)
Goizero ei dator bueltan
atzo joan zan iragana,
zelan urteak pilatu
hala metatzen da zama:
Antonbane baserrian
aspaldi jaio nintzana,
orain Derribos SL-n
bizimodu eta lana.
4)
Nahiz izan larreko lora
asfaltora ein neban plana,
behargin berbakoa ta
gurtu ugazaben esana,
patuak nakar barriro
jaiotetxe ederrangana:
ta ordainarazo gura deust
traizio egin izana.
5)
Akorduak datoz ilaran
lehena udagoien gorrian,
zelan plisti-plasta olga
auzokoaren iturrian,
gerora koiu beharra
ereindakoa urrian,
lanaldi amaiezinak
urtero udabarrian.
6)
Nabil ixil-sokorruka
zelan odola txarrian,
malezi distiratsua
sarkasmoaren irrian,
Patuak epaitu nahi nau
juizio ikaragarrian,
errudun nazela diño
troñu batek eztarrian.
7)
Nire onenean banengo
ez neuke inoiz ikutuko,
baina lege zaharrak daukaz
Bizkaian hainbat lekuko,
bigarrena jaio nintzan
eta konturatu orduko,
anaiak bota ninduen
fabriketara ta punto.
8)
Jende askok seguru asko
ez dau inoiz ulertuko,
kontzientzaren atalasak
mila laban, mila truko;
horra doaz indar osoz
gruaren luma ta buruto,
behera akabatuko dot
ta ez jat inoiz damutuko.
ARRAKALA