XXI. mendeko teknologia iritsi da Iñakiren tabernara. Lehenik Maurik e-posta kontua ireki zuen, nahiz inoiz begiratu ez. Ondoren, Apolok segapotoa ote zuen susmoa zabaldu zen bazterretan. Esamesak. Eta orain, fitxaje digitalen garaia iritsi da.
Uatxap bidezko lehen bertso ika-mika piztu da 2017ko martxoan Potojorran.
B ohiko bertso tokian ari da, Barrenkale Barreneko Iñakiren tabernan. Zazpi Kaleetan bertso terrorista batzuk omen dabiltza, eta horrek "Bertsolaria naiz eta zu?" programa balitz moduko kalapita piztu du. A bertsolari terrorista koplakari horietako bat da, baina ezaugarri bereziena du on line dagoela, digitalean, hor nonbait, izarren hauts. Ez da edonor, Negurirako moduko Egaña de Ybarra bat omen.
Doinua: Aizak hi mutil mainontzi
B:
Bertsoaren sargoria
ez da gorri ta horia
Barrenkaleko Barren honetan
daukagu loria.
Norberaren aberia
aukera ona, lodia,
Artolaren zain, martxan daukagu
Bertso Faktoria.
A:
Egin nahi nuke zuk a(d)ina
ez naiz horren ona baina
laister egongo naiz zuen arten
ematen ni kaña.
Loditu lepoko zaina
haundia da ba(da) tamaina
deitzen didate lagun artean
Ibarrako Egaña.
Oharra: audioak Bilbo Hiria Irratiko Potto irratsaioko arduragabeen eskutan daude. Hortaz, kateak ez du etenik.