uriola.eus

Zorionak Ainho-Ainho

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Doinua: Torrentelandian behera

 

Zure urte eguna

alaitsua bedi!

Urteen joanari

deritzat gaitzerdi;

bizi beharrekoei

emaiezu begi:

bizi izandakoen

doblea bider bi

zara Arregi baina

inolaz zaharregi

 

Urtez hornitzen gara

begietaraino,

zuk hogei eta piku

dituzu gaurdaino...

Behin heldu eta gero

puntu hontaraino

ez zaigu ezer gelditzen

jada Ainho-Ainho

Iñakiren tabernan

ospatzea baino

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Doinua: Aizak hi mutil mainontzi

Gure Ainhoa koblakari
epai-zorrotz, entzute-adi,
bizi erdia eman diozu
euskara ikasleari.
Poz-algara, orbain-zauri,
putz egiozu kandelari,
eta eskaini gaurko eguna
zeure buruari!!

GARROTE

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa