Bertso berriak otorrinolaringologoarenganakoari jarriak

Bideo eta audio ofizioa izan da asteon Potojorran, kide batek otorrinolaringologoarengana jo eta Iñakirenean kale egin duelako. Lau 8ko nagusi eragin ditu egoerak. Lehen hiru bertsoak "Txirrita hil dala esan omen du" doinuan. Laugarrena "Anai arrebok ez otoi pentsa" doinuan.

Otorrinoan itxura danez

egin dozu itzulia,

eta burua barrutik behintzat

ei daukazu iraulia.

Bada hamentxe kezkatu dozu

hemen dagon famelia:

otorrinoa ez ote gendun

Australiko animalia?

GUTIZIA

 

Iñakirenera heldu eta

zugaitik egin dut galde,

esan didate otorrinoak

utzi zaituela grabe.

Nere ustetan oraindik zaude

zure gaitasunen jabe:

"otorrino bat" fuerte esateko

nahiz ta laringerik gabe.

GALANTZA

 

Aizu Barandi, aspaldi hontan

gu kezkatuta gaituzu:

udaberriko loraldi honek

zimelik itxi zaitu zu.

Betiko antzera baina zu barik

hementxe gabiz jo ta su,

hobe zaitezan horra doatsuz

gaurkoan hiru bertso mosu.

GARROTE

 

Hiru bideo arreta handiz

orain entzuten egonik

dudarik ez dut: Australian

otorrinoak ortozik.

Laringe gora edo behera

utzi nauzue poz-pozik:

gorra izateak, zalantza gabe,

izango du gauza onik!

KEYNES