Manspreading

Hona hemen gogoeta arintxu bet.

 

Lehengo egunean Berrian Angel

Errok ekarran jarririk

aldarri barri bat dakarrela

egunokaz Madriletik

Manspreading antza izena deko

ingelesez bataiaurik

ta berak jarri eutsan besterik

ezean “hanka zabalik”

 

Itzulpen hori nire ustetan

dago ahalik ta zehatzen

Aspaldi-aspaldi Xenpelarrek be

azaldu eban hain zuzen

“hanka bat zeukan Bitoriyan ta

bestia berriz Londresen”

eta neuk bere ezin nei esan

zenbat ikusi dodazen

 

Feminismoak aldarri hori

jarri dau gure pareko

metroan eta autobusetan

ohikoa da ta seko

pentsatuz gero hau zertan datzan

ta zer dagoan tarteko

gizalegeak bere horretan

zerikusirik badeko

 

Gizonezko bat autobusean

eserita da Manspreading

ta hanka biak zabal-zabalik

itxura ez da horren fin

nahiz gehien batez gizonekoek

hola esertzeari ekin

emakumezko gutxi batzuek

be egiten daure bardin

 

Ikuskizuna polita danik

behintzat ezin dogu esan

ta batez bere firuak euki

ezkero bizarren gisan

hurrengoari adeitasunez

honako itauna erasan

ia alderdiak freskatzen edo

salgai jarrita dekozan

 Guti Errez