Zorrotzako Institutuko 2016/2017ko promozinorako bertsoaldia

Atzo bertan, Idahoko ekanduari jarraituz, aurtengo Bigarren Batxilergoko ikasleei orlea emon jaken. Horretarako bertso sortatxua presta neban eta hona dakart.

 

Bi mila eta hamazazpia

urte seinalatua da

aurten Zorrotzan institutuan

egin dogun labekada

hogeita piku bollikao dira

handik diranak atara

batzuk gozoak egonagaitik

besteak barriz gozaga

 

Batzuentzako sei urte pasa

ahal dira atoan di-da

ume koxkorrak etorri ziran

dana zala ikusmira

burua baina berotu geuntsen

ondo euren iritzira

sei urteotan egosi eta

danak ondo hazi dira

 

Zuen bideak izango dira

bizitzan era askotara

klase ertainean batzuk besteak

dirudunen tankerara

lanean nondik zatozen bada

leku onenean laga

profesional onak izan ta

gure pentsinoak paga

 

Ekonomista, injeniaria

igurtzilari prestua,

biologoa, itzultzailea

ta filologo gertua

danak kabitik urten dozue

lotu jatzue estua

urrunenera iristen danak

gorde daiala lekua

 

Bihar hasita bromak ikasten

onartuko dira nekez

egun batetik bestera berrehun

orri etor leikez errez

nahiz ez azaldu galdetu lasai

betikoa balitz legez

baina ez pentsa geuk be batzutan

exajera geinke ala ez

 

Seigarrenagaz akabauko da

agurreko bertso sorta

bihotz-bihotzez kantatu dogu

emozino honek jota

bihotz-bihotzez guztientzako

onena dotsuegu opa

ez gagizuez inoz ahaztu guk

ez zaitueguz ahaztuko ta

Guti Errez